Kuleroekin egindako maskarillak abortu eskubidea aldarrikatzeko

COVID-19ak sortu duen krisi egoeragatik emakume askok zailagoa dute abortu kliniketara hurbiltzea. Izan ere, larria ez den jarduera sanitario guztia geratu egin dira leku askotan koronabirusaren kutsatzeak murrizteko helburuarekin. Alta, abortuak, ezin dira atzeratu. Hori dela eta, Erresuma Batuak akordio batera iritsi da abortu-pilulak etxetik eskuratzeko. Espainiar Estatuari dagokionez, abortua burutu daitezkeen klinikak irekiak daude eta funtzionamenduan. Baldintza bakarra ezin dela abortua burutzera norbaitek lagunduta joan.
Ikusten dugu beraz, zenbait herrialdeetan badirela irtenbideak, beste askotan ordea, emakumeen eskubideak ez dira kontuan hartu. Zer gertatzen da adibidez Estatu Batuetan? New Yorkeko diziplina anitzeko artista den Hannah Bates-ek bere sare sozialetatik (@pantyrespirator)eta web gunetik proiektu bat jaurti du. Ekimen honetan, sortzaileak bere kulero erabiliak maskarilla bihurtu ditu eta bere web gunean saltzen jarri Estatu Batuetan abortu bat burutzeak kostatzen den prezioan: 950 dolar (870 euro). Bates-en helburua argia da: emakumeen eskubideen inguruko kontzentzientzia sortzea. Izan ere, bertan, pandemiaren aurrean abortu klinika askok euren ateak itxi dituzte. Honela, emakume asko babesik gabe geratu dira, inork ez baitie laguntzen euren gorputzekin eta etorkizunarekin zer egin nahi duten erabakitzen. Hau gertatzen den bitartean, maskarillen eskaerak gora eta gora jarraitzen du, izugarrizko prezioetan salduz.
Artistak azaldu du, hau dela eta, bere maskarillak abortu batek balio duen prezioan saltzen dituela, balore berdinean jar daitezen emakumeen osasun eskubideak krisi garaian. Bere lanak polemika sortu du estigma sexualaren inguruan eta osasun eskubideen berdintasunaren inguruan.
Momentu hauetan, haurdun dauden emakume askok ezin dute euren estatuan abortua burutu eta beste leku batetara bidaia beharrean aurkitzen dira, prezio altua ordainduz. Emakume askok gainera, ez dute abortu bat ordaintzeko dirurik ere. Horrela, emakume hauek zigortu egiten ditu gizarteak harreman sexualak edukitzeagatik. Hain justu, horregatik erabili ditu kuleroak, feminitatearekin lotzen den jantzia delako, sinbolo bezala. Eta zuri, zer iruditzen zaizu ekimen hau?