Kuleroak burura eta salto mundura!

Horixe da Euskal Herriko gazte feministek egunotan Hernanin egingo dituzten III. topaketetarako aukeratu duten leloa. Feminismoak egun dituen erronkak gazte ikuspegitik lantzea dute helburu, eta makina bat mahainguru eta tailer antolatu dute horretarako.
"Kuleroak buruan jartzeak gure egunerokotasunean egiten dugun oro ikuspegi feminista batetik egiten dugula adierazi nahi du", azaldu dute antolatzaileek helarazitako prentsa oharrean. "Feminismoan pentsatzen dugu, hori daukagu buruan eta horrela bizi nahi dugu".
Patriarkatuari hortzak erakusteko eta bestelako eredu bat gorpuzteko asmoz, eztabaida-guneak eta tailerrak landuko dituzte gazte feministek indarkeria matxistaren, identitatearen eta maitasun eredu ankerraren inguruan, adibidez. Hala ere, jakin badakite sistemari aurre egiteko bide eraginkorrenetako bat barre egitea da eta, horregatik, ikasteko ez ezik, festarako eta ongi pasatzeko tarterik ere izanen da Hernanin. Larunbateko kontzertuak eta igandeko bertso bazkaria, adibidez.
Guzti-guztia, hortaz, maiatzaren 7tik 9ra bitarte Hernanin. Izena www.gaztefeministak.blogspot.com helbidean eman dezakezu bertan ageri den kontu korrontean 30 euro sartuta. Dena dela, badago eguneko bonoak erosterik Hernanin bertan 15 eurotan. Sarrerak lotarako lekua, dutxa, otorduak, kontzertuetarako sarrera eta tailerretarako sarbidea barnebiltzen ditu.
Informazio gehiago eta programazio osoa www.gaztefeministak.blogspot.com helbidean.