Kukai dantza taldeak "Out/In" ikuskizuna aurkeztuko du igandean

Kukai dantza taldeak "Out/In" ikuskizuna aurkeztuko du igandean https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kukai-dantza-taldeak-outin-ikuskizuna-aurkeztuko-du-igandean/@@download/image/2012210379kukai1.jpg
2012/12/13
berria
Jon Maya zuzendariak gidatutako koreografiekin ikuskizun berria osatu du Kukai dantza taldeak. Igandean, otsailaren 12an, Errenteriako Kulturgunean aurkeztuko dute emankizuna, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Datorren asteburuan Donostian izango da berriro ere ikusgai.


'Out/In'en oinarrian 'Karrikan' dago, iragan urtean egindako ikuskizuna. Orduan hiru koreografo atzerritar bildu zituzten, euskal dantzak kanpotik nola ikusten ziren jakiteko. Haiekin landutako piezetako bi erakutsiko dituzte oraingoan, baina beste dantza berri batzuk ere gaineratu dituzte.

Ezberdintasun nagusia, baina, aretoan dago. Izan ere, 'Karrikan' kalean egiteko ikuskizuna zen, eta oraingoan, areto barruetara sartzeko moldatu behar izan dituzte koreografiak. Ikusleak ez dituzte aurrez aurre izango, hurbil, kokatutako eserlekuetan baizik, eta horrek ikuskizuna erabat aldatuko du.

Datorren asteburuan, otsailaren 25ean, Donostiako Gazteszenan izango dira.

Kukai



Kukai 2001ean sortu zen, "Deidarra" lehen lanarekin. Taldeak euskal dantza tradizionala hartzen du oinarri, eta hortik abiatuta, beste dantza motekin eta artea ulertzeko modu ezberdinekin uztartzen ditu koreografiak.
Zazpi lagunez osaturiko taldeak hainbat ikuskizun egin ditu hamar urteko ibilbidean, eta ekitaldi anitzetan hartu du parte. Hasiera batean Ttanttaka antzerki taldearekin hasi zen, haiekin elkarlanean, baina gaur egun beren ikuskizun propioak dituzte.