Kuba ezezaguna

Kuba ezkertiarren turismo jopuntua izan da urte luzez. Azken urteotan, aldiz, eguzki eta sexu bila dabiltzanen paradisuetako bat bihurtu dela dirudi. Mito ugariz inguratutako irla hau, ordea, erabat ezezaguna da landare, animalia eta babestutako guneei dagokienez. Kuban endemismo asko topa daitezke, hau da, beste inon ez dauden espezie ugari. Ezjakintasun horri aurre egin nahian, Bartzelonako Zoologia Museoak Kubari buruzko ikusentzunezko zikloa antolatu zuen. Bertan, irla guztia miatu zitekeen filminetan eta baita usaindu ere, propio prestatutako usaimen esperientzia berri batean.