Kuadrilla berriaren bila? App hauek probatu

Egungo gazteak deprimiturik bizi dira. Ikerketen arabera, milenialen %86 bakarrik sentitzen dira, ez dute gertuko lagunik, eta harremanak garatzeko zailtasunak dituzte. Facebook, Instagram edo Twitter ez dira nahikoak hutsune sozial hori betetzeko.
Duela urte batzuk bikotea topatzeko aplikazioak sortu ziren, eta haien arrakasta igotzen doa etengabe; Tinder bezalako plataformek milaka bikote jarri dituzte harremanetan, eta eHarmonyren datuen arabera, 2031 urterako bikoteen %50 online ezagutuko dute elkar. Facebook berak ere ligatzeko plataforma bat irekiko du ligatzeko. Baina zer egin bilatzen duzuna lagunak direnean?
Bikotea bilatzea bezain ohikoa ari da bihurtzen lagunak online topatzearena, eta sare sozialek ez dute laguntzen. Jarraitzaile asko izateak edota jendez inguratuta egoteak (birtualki) ez du esan nahi lagunak dituzunik; orokorrean, harreman horiek oso azalekoak izaten dira, Baumanek adierazitako harreman likidoak. Horregatik, bilatzen duzuna kuadrilla berri bat bada, honako appek lagunduko dizute:
1) Meetup: Lehenetarikoa da, eta dagoeneko 20 mila erabiltzaile ditu. App honek ekintzak antolatzen ditu eremu eta interesen arabera (dantza, zinema, liburuak, gastronomia...) eta ondoren, zuk aukeratzen duzu ze plan egin nahi duzun.
2) Citysocializer: Antzekoa da, eta oraindik soilik Erresuma Batuan eta AEBetan erabili daiteke. Ezberdintasuna lagunak aukeratzean datza; Tinderren bezala, lagunei "bai" ala "ez" esan diezaiekezu.
3) Bumble BFF: App honetan lagunak eta bikotea bilatu ditzakezu aldi berean, baina soilik sexu berekoak direnek erabili dezakete.
4) Hey! VINA: Soilik emakumeentat; test modukoa da, eta komunean dituzuen interesak aztertzen ditu lagunik onenak bilatzeko.
5) Friender: Filtro bat igaro ondoren, zure interes berdinak dituzten pertsonak aurkeztuko dizkizu.
6) Patook: Bakarrik lagunak izateko! Hemen ez dago ligatzeko espaziorik. Elkarrizketetan ligatzen hasi bezain laster, blokeatzen zaituzte.