Krokodiloen odola gizakientzat

Ikerlariek hamarkadak daramatzate pertsonei transfusioak egiteko giza odolaren ordezko artifizialaren bila. Kiyoshi Nagai ikerlari japoniarrak gidatutako talde bat krokodiloen odola ikertzen ari da, hemoglobina artifiziala sortzeko hemoglobina odolean dagoen proteina da, eta oxigenoa banatzen du gorputzan. Krokodiloen hemoglobinak pertsonenak baino hobe banatzen du oxigenoa, eta ondorioz, animalia hauek pertsonek baino mantsoago kontsumitzen dute oxigenoa.