Kristalezko hotela

Kristalezko hotela https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/10/06
albiste-laburra
Kristalezko hotela
Fiordoetan (Norvegia) elur maluta itxura izango duen kristalezko hotela eraikiko dute. Krystall izena jarriko diote, eta ur gainean egongo den eraikina izango da, tankera horretako lehena Europan. 86 gela, jatetxeak, konferentzia gelak eta spa instalazioak zein bestelako hainbat zerbitzu eskainiko ditu. Hori bai, beste ezeren gainetik hotel esklusiboa izango da, eta horregatik, hotelera heltzeko ez ezik eraikinera sartzeko ere bide bakarra txalupak erabiltzea izango da. Urazalean kokatzen diren eraikinak egiten aditua den Herbehereetako Dutch Docklands enpesak gauzatuko du proiektua.