Kristalak beti garbi

Etxeko leihoetako kristalak garbitu ondoren, batzuetan egundoko ekaitza etortzen da, eta berriro ere kristalak zikin izaten ditugu. Kanadako Pilkington enpresak, horrelakorik ez gertatzeko, beira berezia merkaturatu du. Kristal mota hau produktu kimiko batez tratatuta dago. Produktuak zikinkeria deskonposatzen du, eguzki izpien laguntzaz. Ondoren, deskonposatutako zikinkeria hori euriak garbitzen du. Akabo kristal zikinak!