Krisiak krisi, musika emanaldiei eusteko eskatu dute

Euskal Herriko Musika Industriaren Plataformak krisi garai honetan kultura alboratuta ez uzteko eskatu die erakunde publikoei, hots, Eusko Jaurlaritzari, Aldundiari eta udalei. Hau da, emanaldiei euts diezaieten. Hainbat arlotako eragilek osatzen dute plataforma: diskoetxeak, argiztapen enpresak, ekoiztetxeak...
Plataformak azaldu duenez, erakunde publikoek, krisia aitzakiatzat hartuta, kontzertuak enpresa pribatuen esku uztea "axolagabekeria" litzateke. Musika munduko eragileek topagune bat sortzea proposatu dute, erakundeekin hartu-emana izateko eta gerora lan ildoak finkatzeko..