Krisi klimatikoak jada eragina du europarron osasunean

Krisi klimatikoak jada eragina du europarron osasunean Beroagatiko heriotzak hazi egin dira eta baita infekzio tropikalak ere. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/krisi-klimatikoak-jada-eragina-du-europarron-osasunean/@@download/image/27594316_7379673.jpg
2022/10/31

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Beroagatiko heriotzak hazi egin dira eta baita infekzio tropikalak ere.
Krisi klimatikoak jada eragina du europarron osasunean

Kalkulatzen da, Europan, uda bereziki beroaren ostean, tenperatura altuen eraginez, 65 urtetik gorakoen artean, %68 hazi direla heriotzak. 

Ikerketa berri batek adierazten duenez Europa krisi klimatikoaz benetan konturatzen hasi da uda beroegi baten osteko ondorioak behatu ostean. Gainera, tenperatura altuengatik infekzioak hazi egin dira eta baita, erregai fosilak direla eta, arnasteko arazoak eragiten dituzten patologiak ere. 

Lan honek osasuna eta krisi klimatikoaren arteko lotura aztertzen du 44 ikerketetan oinarrituta. "Udarik beroena igaro ostean, Europa ohartu da krisi klimatikoak gure osasunean duen eraginaz", azpimarratu du proiektuaren arduraduna den Rache Lowe-k.

"Osasuna erregai fosilen mende dago", adierazten du ikerketak. 2021-2022 urteetan muturreko jazoera klimatikoek kontinente osoan sekulako kalteak eragin dituzte.

2010-2019ko hamarkadan, muturreko beroak %57 hazi dira beste hamarkadekin alderatuta. Arriskutsuak izan litezkeen tenperatura altuen egun kopurua hazi egin da. 

Eta noski, horrek eragina du europarron osasunean. Batez ere 2022an beroagatiko heriotzak hazi egin dira: 53.000 heriotza. Zentzu honetan, ikerketak gehitzen du Europaren erdiak muturreko lehorraldiak jasan behar izan dituela. 

Baldintza hauek infekzioa ekar litzateke, hala nola malaria edo Niloko birusa. Izan ere, tenperatura hauek bikainak dira eltxoen bidez kutsatu gaitezen. 

Ikerketak erregai fosilek jaurtitako mikro-partikulak arnasteagatik hildakoak ere kontatu ditu. 2020an bakarrik 117.000 pertsona hil ziren arrazoi honegatik. Berotegi efektua sortzen duten gasaren partikulak tenperatura altuekin barreiatu egin dira. Beste ikerketa baten kalkulatu du mundu mailan gertatzen diren heriotza goiztiarren %20 partikula hauengatik gertatzen direla, batez ere ibilgailuek jaurtitzen dituzten partikula kutsakorrengatik.