Kreditu txartelarekin apustuak egitea debekatuko du Erresuma Batuak

Kreditu txartelarekin apustuak egitea debekatuko du Erresuma Batuak Ludopatia arazo serioa da herrialdean, eta Internetek zuloa handitu du. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kreditu-txartelarekin-apustuak-egitea-debekatuko-du-erresuma-batuak/@@download/image/featuredImage-20186-la-ludopatia-entre-los-mas-jovenes-se-dispara-por-culpa-de-los-juegos-y-apuestas-online-992x558@LaVanguardia-Web.jpg
2020/01/20
albiste-laburra

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Ludopatia arazo serioa da herrialdean, eta Internetek zuloa handitu du.
Kreditu txartelarekin apustuak egitea debekatuko du Erresuma Batuak

GambleAware elkartearen datuen arabera, Erresuma Batuan 430.000 lagunek dituzte ludopatia arazo larriak. Horregatik, garaipen garrantzitsua lortu berri dute; apiriletik aurrera, britainiarrek ezingo dute kreditu txartela erabili online apostuak ordaintzeko. Zehazki, apiriletik 14etik aurrera soilik debitu txartelak eta diru depositoak onartuko dira (loteria nazionala salbu).

Interneteko online apostu etxeek (PokerStars, Betfair, 888 o Bet365) amu bezala erabiltzen dute kreditu txartelarekin ordaintzeko aukera, kreditu lineak irekiz, eta zorrak pilatuz. Hala, UKFinance auditore etxearen arabera, egun 800.000 lagunek erabiltzen dituzte kreditu txartelak apostuak egiteko, eta horietatik %22 (176.000 inguru) ludopatak dira. 

Erresuma Batua ez da ludopatia arazo larria duen herrialde bakarra; Espainian esaterako, 400.000 ludopata baino gehiago daude, eta erreabilitazio elkarteek antzeko neurriak eskatu dizkiote gobernu berriari: "Ez da berdina duzun dirua gastatzea eta ez duzuna ere xahutzea, zorrak pilatuz; apustu etxeek horretan badute ardura". Hainbat lekutan hasi dira bestelako neurriak hartzen; esate baterako, Madrilgo autobusetan ezingo da apostu etxeen publizitaterik agertu, eta hirian bertan apostu etxeek soilik gaueko 10etatik aurrera ireki ahalko dute.