Kotxea hartu behar duzu? Gidabaimena mugikorrean eraman dezakezu

Kotxea hartu behar duzu? Gidabaimena mugikorrean eraman dezakezu Trafiko bulegoak miDGT app-a jarri du martxan, kotxearen dokumentazio guztia bertan biltzeko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kotxea-hartu-behar-duzu-gidabaimena-mugikorrean-eraman-dezakezu/@@download/image/la-ertzaintza-llama-a-900-alumnos-y-espera-a-jubilados-por-la-carga-laboral-y-los-contagios.jpg
2020/04/01
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Trafiko bulegoak miDGT app-a jarri du martxan, kotxearen dokumentazio guztia bertan biltzeko.
Kotxea hartu behar duzu? Gidabaimena mugikorrean eraman dezakezu

Koronabirusa gelditzeko neurriak geroz eta zorrotzagoak dira, eta astelehenetik gutxi dira lanera joaten jarraitu behar dutenak, baina oraindik ere, badira egunero autoan igo behar duten herritarrak. Haiei zuzendu da orain Trafiko bulegoa; kontroletan segurtasun neurriak mantentzeko app bat sortu du, eta bertan txertatu daiteke gidabaimena eta kotxearen dokumentazio guztia.

Mugikorrak izan daitezke hortaz gidabaimenak hemendik aurrera; horrela, gidariek eta Poliziak ez dute paperik ukitu beharko; klik bakarrean, baimen guztiak ikusgai izango dira. 

App honen inguruko informazio guztia hemen topatuko duzue.