Koronabirusaren krisiaren ondoren Lurra 0,3 gradu hoztu liteke 2050. urterako

Susperraldi ekonomikoan, koronabirusaren krisiaren ondoren, erabaki berdeagoak hartuz eta erregai fosiletan gutxiago inbertituz gure planeta 0.3 gradu hoztera iritsi liteke 2050. urterako. Honek izugarri lagunduko luke berotegi efektuari aurre egiten. Hau da Alemania, Austria, Estatu Batuak eta Erresuma Batuko ikertzaile batzuk Nature Climate Change aldizkarian argitaratuko artikulu batean iritsi diren ondorioa.
Adituek diote 2030ean tenperatura globalak soilik 0.01ºC jaitsiko direla neurri zorrotzagoak hartzen ez badira, eta konfinamenduko neurri batzuk ez badira mantentzen 2021. urtera arte Covid-19aren birusari aurre egiteko.
Koronabirusaren krisiak eragin duen erantzun globalak berotegi efektuko gasen igorpenen bat-bateko murrizketa eragin du. Pandemia geratzeko hartutako neurri hauek 0.01 gradu hoztuko du planeta 2030erako.
Alta, Leeds-eko Unibertsitateak zuzendutako ikerketak dio, ekonomia berreskuratzeko garaian erabakiak ikuspegi ekologista batetik hartu ez gero 2050. urterako espero den berotegi efektua erdira murriztuko litzatekeela.
Beraz, birusak kalte larriak eragin baditu ere, aukera bat ekarri lezake kutsadura murrizteko eta airearen kalitatea hobetzeko, horrek osasunean izango zituen onurekin. Honela, berehala hasiko litzateke klima hozten. Guztion esku dago, orain da garaia, lortuko al dugu?