Koronabirusa arakatzen duten txakurrak Finlandian

Koronabirusa arakatzen duten txakurrak Finlandian Helsinkiko aireportuan martxan jarri dute proiektu pilotua, arrakasta handiarekin. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/koronabirusa-arakatzen-duten-txakurrak-finlandian/@@download/image/new_project_75_jpg.jpeg
2020/09/28
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Helsinkiko aireportuan martxan jarri dute proiektu pilotua, arrakasta handiarekin.
Koronabirusa arakatzen duten txakurrak Finlandian

Txakurrek gaixotasunak atzemateko gaitasun nabarmena dute; usaimenaren bitartez, gai dira sukarra, gaixotasun birikoak, minbizia eta beste hainbat gaitz detektatzeko. Gauzak horrela, Finlandian proiektu pilotua jarri dute martxan, eta koronabirusa arakatzeko gai diren txakur entrenatuak jarri dituzte hiriburuko aireportuan.

Eta nola egiten dute lan txakur horiek? Lehenik, bidaiari guztiek izerdi mostra bat utzi behar dute gelatxo batean, txakurrek usaindu dezaten. Hala, txakur horietako batek koronabirusa duen bidaiari bat usaintzen badu, 10 segundotan atzematen du; behin positiboa eman duten pertsonak zeintzuk diren ikusita, zuzenean anbulatoriora eramaten dituzte doako PCR testa egiteko.

Txakurrek sekulako gaitasuna dute gaixotasunak atzemateko; malaria eta minbizia bezalako gaixotasunak sentitu ditzakete lehen faseetan. Finlandiako adituen ustetan, koronabirusa detektatzeko metodo hau beste hainbat baina merkeagoa eta eraginkorragoa da, izan ere, egin diren frogek egiaztatu dute txakurrek PCR-ak baino lehenago detektatzen dutela gaixotasuna. Beste hainbat herrialde ere hasi dira txakurrekin frogak egiten, hala nola, Erresuma Batua, Frantzia, Alemania eta AEBak.