Korana ikastera zigortuta

Korana ikastera zigortuta https://www.gaztezulo.eus/albisteak/korana-ikastera-zigortuta/@@download/image/80p12Coran.jpg
2012/12/13
berria
Korana ikastera zigortuta
Al Watan egunkariak jakinarazi duenez, Egiptoko epaile batek korana ikastera zigortu du droga trafikatzaile gazte bat. Hasieran sei hilabeteko kartzela zigorra ezarri zion gazteari, baina ondoren, eskola koranikora joatea eskaini zion. Gazteak azterketak gainditu beharko ditu, eta ikasketak bukatutakoan, Korana errezitatu beharko du epailearen aurrean. Gainera, liburu osoa ikasten ez badu, hasieran ezarritako sei hilabeteko kartzela zigorra bikoiztu egingo da. Ikasle zintzoa izango ahal da gaztea!