Koralezko Barrera, arriskuan

Koralezko Barrera, arriskuan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/koralezko-barrera-arriskuan/@@download/image/20121037008Queensland.jpg
2012/12/13
berria
Koralezko Barrera, arriskuan
Queensladeko kostaldean, Australia ipar-ekialdean dago Koralezko Barrera Handia. Mundu osoko koralezko uharrik handiena da, espaziotik ere ikus daitekeena. Animalia erraldoitzat kontsideratua izan da bere baitan hartzen duen bizidun kopuru itzelagatik. Uneotan, baina, desagertzeko zorian dago egundoko ikatz portu bat eraiki nahi baitute bertan sektoreko handi-mandiek. Nazioarteko ekologistak eta UNESCO bera ere aurka azaldu diren arren, AEBetako Export-Import bankuak du egoeraren gaineko kontrola, hura baita proiektuaren finantzaketa arduraduna.