Koral arrezifeak arriskuan

Lurra gehiegi berotzen ari denez, 2020. urtea baino lehenago munduko koral arrezifen erdia gal liteke. Hala gertatuz gero, Itsaso Bare aldeko hainbat herrialderen ekonomia pikutara joango litzateke. Greenpeace-k azaldu duenez, koral arrezifeak %26 murriztu dira azken urteetan eta Seychelles eta Maldiva irletan arazoa larriagoa da, %90 galdu dute eta. Arrantza eta turismoa medio, koral arrezifen inguruko merkatuak 400.000 milioi dolar mugitzen ditu mundu osoan.