Kontzientzia eta konpromisoa duten argazkilarien erakusketa Donostian

Kontzientzia eta konpromisoa duten argazkilarien erakusketa Donostian Donostiako Okendo Kultur Etxeak 'Kontzientzia sortzaileak. Konpromisoa duten 40 argazkilari' erakusketa zabaldu du. Erakusketak aitortza egin nahi die gerra-gatazketan, hondamendi naturaletan edota erregimen autarkikoetan bizia arriskatzen duten argazkilaritzako profesionalei. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kontzientzia-eta-konpromisoa-duten-argazkilarien-erakusketa-donostian/@@download/image/Kontzientzia-sortzaileak-by-Fernando-Moleres.jpg
2021/05/12

Maitane Legarreta Etxezarreta

Donostiako Okendo Kultur Etxeak 'Kontzientzia sortzaileak. Konpromisoa duten 40 argazkilari' erakusketa zabaldu du. Erakusketak aitortza egin nahi die gerra-gatazketan, hondamendi naturaletan edota erregimen autarkikoetan bizia arriskatzen duten argazkilaritzako profesionalei.
Kontzientzia eta konpromisoa duten argazkilarien erakusketa Donostian

Erakusketa 40 fotokazetariren argazkiz osatu dute; tartean dira Andoni Lubaki gipuzkoarrarenak, Clemente Bernard eta Daniel Ochoa de Olza iruindarrenak eta Fernando Moleres eta Ricky Davila bilbotarrenak. Argazkiak munduko komunikabide ezagunetan argitaratu dituzte eta errealitate gordin eta kezkagarriak islatzen dira haietan. Siria, Kolonbia, Venezuela, Irak, Egipto eta beste hainbat leku urrunetako egoerak gerturatuko dizkigute baina baita gure hiri eta auzoetan bizi ditzakegunak ere. 

Fotokazetarien jarduna merezi beste aintzat hartu ez delakoan, antolatzaileek goraipatu egin nahi dute historiako gertakari garrantzitsuenen berri eman digutenen belaunaldia, baldintza kaskarretan eta arriskatuz egin baitute lan. Horretaz gain, kontzientziak astindu eta injustiziak, abusuak eta oinazea ere ikusarazi nahi dute argazki bilduma honen bidez. 

Erakusketa uztailaren 17ra arte egongo da zabalik Donostiako Okendo Kultur Etxean, astelehenetik larunbatera goiz eta arratsaldez. Ekaineko lehen astean mahai-ingurua egingo dute fotokazetari batzuekin, euren eguneroko jarduna, motibazioak eta esperientziak azaldu ditzaten.