Kontzertu eta bakarrizketak Euskaraldian

Kontzertu eta bakarrizketak Euskaraldian Euskaraldia hobeto ezagutu nahi duzu? Ez galdu aste honetako ekitaldiak Donostian! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kontzertu-eta-bakarrizketak-euskaraldian/@@download/image/KartelaEuskaraldia.jpg
2018/10/17
albiste-laburra
Euskaraldia hobeto ezagutu nahi duzu? Ez galdu aste honetako ekitaldiak Donostian!
Kontzertu eta bakarrizketak Euskaraldian

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean izango da Euskaraldia, baina, oraindik ez dakizu zer den? Lasai! Ekitaldia behar bezala aurkezteko, aurretik jarduera ugari antolatu dituzte Donostian. Horietako bi aste honetan bertan izango dira: ostegunean, urriaren 18an, Olatz Salvadorrek eta Physis vs. Nomosek kontzertu akustikoa egingo dute, 20:00tan. Emanaldia Gure Zirkuak Saguesen jarri duen karpan izango da.

Bestalde, ostiralean, urriaren 19an, Bea Egiazabal klown eta antzerkilariak, Ttak bakarrizketa egingo du Bukowski tabernan, 19:00etan. Hain zuzen, Ttak, Euskaraldiaren harira Egiazabalek eta Lanku Kultur Zerbitzuek sortutako bakarrizketa da. Ez galdu!