Kontzertu birtualak, musikaren salbazioa?

Kontzertu birtualak, musikaren salbazioa? Teknologia berriak, errealitate birtualaren eskutik, kontzertuak ezagutzen genituen bezala berrasmatzen ari dira ekitaldi digitalekin "streaming" bidez. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kontzertu-birtualak-musikaren-salbazioa/@@download/image/vr_concierto.jpg
2021/03/15

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Teknologia berriak, errealitate birtualaren eskutik, kontzertuak ezagutzen genituen bezala berrasmatzen ari dira ekitaldi digitalekin "streaming" bidez.
Kontzertu birtualak, musikaren salbazioa?

Pandemiak musika bezalako fenomeno masibo bat mugatu du. Zailtasunak zailtasun sektore musikalak frogatu du segurtasunez antolatu litezkeela kontzertuak eta egokitzen jakin dute. Egokitze horretan, dirudienez kontzertu birtualak ere indarra hartzen ari dira.

Argi dago teknologiak mundua eraldatzen ari direla, baita ohitura sozialak ere. Honela, betaurreko birtual batzuekin kontzertu batera joateko aukera dago, birus guztietatik aske.  

Kontzertu birtualak pandemia aurretik ere ospatu izan dira ordea, ez da horren berria. 2017an Coldplay-ek Samsung-ekin elkarlanean kontzertu birtual bat errealitate bihurtu zuen. Askok ordea, salbuespen bat izango zela uste izan zuten, eta ez negozio berri baten hasiera. Beste garai batzuk ziren ordea, eta ez zegoen birus baten mehatxurik. 

Fortnite bideo-jokoa izan da berriz ere kontzertu birtualen aukera berpiztu duena. 2020ko apirilaren 25ean Epic Games-ek garatutako bide-jokoak 46 milioi pertsona bildu zituen Travis Scott-en kontzertu birtual batean. 

Aurrekaririk gabeko arrakasta honek bidea ireki zuen kontzertu birtualetara beste artista batzuk gonbidatzeko. Horien artean egon zen J Balvin. Baina denok dakigu, kontzertu fisiko masiboetan markek dirua jartzen dutela euren iragarriak jartzeko, birtualetan ere bai? Bada bai, Nike enpresak dirua jarri zuen kontzertu birtual horretan bere izena ager zedin. Horretarako 500.000 euro ordaindu zituen!

Zaila da etorkizuna aurreikustea, orain inoiz baino gehiago, baina badirudi kontzertu birtualak hazten jarraituko duen negozio bide bat direla. Hauek kontzertu fisikoak ordezkatuko al dituzte? Denborak esango du moda iragankor bat den edo geratzeko iritsi den negozioa den.