Kontuz: zure Iphone-ak ez zaitu salbatuko

Kontuz: zure Iphone-ak ez zaitu salbatuko Azken egunotan mezu hau irakurri baduzu, kontuz, gezurra baita. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kontuz-zure-iphone-ak-ez-zaitu-salbatuko/@@download/image/Emergency-SOS-iPhone-1920x1211.jpg
2018/01/05
berria
Azken egunotan mezu hau irakurri baduzu, kontuz, gezurra baita.
Kontuz: zure Iphone-ak ez zaitu salbatuko

Ez da egia; zure Iphone mugikorra ez dago SOS mezu bat poliziari igortzeko prestatua. Azken egunotan aireratutako mezu baten arabera, zure Iphonean blokeo botoia bost aldiz zapaldu ondoren, SOS botoia agertuko zaizu, zuzenean polizia ohartarazi dezakeena. Zoritxarrez, hau gezurra da.

 

 

Toki guztietan zabaldu den mezuak emakumeei egiten die erreferentzia, eta sexu eraso baten aurrean beren buru defendatzeko modua deskribatzen du. Honela dio: "Iphonedun neskak! arrisku egoeran edo egoera arraro batean bazaudete, zapaldu bost aldiz blokeo botoia eta SOS botoiari eman. Modu honetan, zure GPSa aktibatuko da, eta zugandik gertuen dagoen komisaldegiak alerta bat jasoko du, laguntza bidaliz. Elkarbanatu zure bizitza babesteko".

 

Masiboki zabaldu den mezu hau ez du Iphonek bidali, ezta poliziaren iturri ofizialek ere. Faltsua izateaz gain, etorkizuneko biktima posibleak arriskuan jarri ditzake.

 

Dena den, badaude arrisku egoeran lagundu gaitzaketen tresnak. Mugikorrean AlertCops instalatuta, poliziari alerta bat igortzeko aukera izango duzue. Beste aukera bat 112 zenbakira deitzea da.