Kontuz perfume imitazioekin!

Askotan ikusi ditugu lurrin ospetsuen imitazioak. Beharbada erosi eta erabili ere egin ditugu. GAZTETXULO irakurtzen ari zaren bitartean perfume hauetako bat jarrita baduzu, hobe duzu lehenbailehen dutxa hartzea irakurtzen jarraitu baino lehen. Listo? Jarrai dezagun. Baliteke une honetan gainean ez duzun lurrin horren osagaietako bat txiza izatea. Bai, ondo irakurri duzu, txiza! Ingalaterrako poliziak jakinarazi duenez, Chanel 5 lurrinaren imitazioetan txiza erabili izan da. Dena den, ez omen da batere erraza horretaz jabetzea, lurrinaren usaina txizarena baino indartsuagoa baita. Beraz, hurrengoan argi ibili, ez zaitez gehiegi fidatu Chanel 5 merkeekin!