Kontuz gel hidroalkoholdunarekin; erredurak eragin ditzake eguzkiarekin

Kontuz gel hidroalkoholdunarekin; erredurak eragin ditzake eguzkiarekin Hondartzan edo igerilekuan, hobe ura eta xaboia erabiltzea. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kontuz-gel-hidroalkoholdunarekin-erredurak-eragin-ditzake-eguzkiarekin/@@download/image/gel-kAh-U110278298355kzH-1248x770@Las Provincias.jpg
2020/07/09
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Hondartzan edo igerilekuan, hobe ura eta xaboia erabiltzea.
Kontuz gel hidroalkoholdunarekin; erredurak eragin ditzake eguzkiarekin

Dagoeneko ohitu gara; edozein denda, supermerkatu edo leku itxitan sartzerakoan, gel hidroalkoholdun botetxoa ikusiko dugu, eskuak garbi mantentzen lagunduko diguna. Baina kontuz; eguzkiarekin, gel honek erredurak eragin ditzake.

Alkohola litzateke erredura hauen errudun nagusia, baina ez dugu nabarituko, hasieran behintzat. Alkohola azkar lurrintzen da, baina eskuetan gel gehiegi bota badugu eta jarraian hondartzara bagoaz, litekeena da eskuak erretzea. 

Gel hauek koronabirusaren aurkako babes minimoa eskaini dezakete, baina ikerlari guztiek diote aukeran hobe dela ura eta xaboia erabiltzea; hain zuzen, eguzkiaren eraginik gabe ere, gel hauek azala kaltetzen dute, eta abusuan erorita, ez gaituzte babesten.

Uda honetan beraz, aukeran garbitu eskuak ura eta xaboiarekin, eta jarraian, eman eguzkitako krema beti! Eta gogoratu, iazko eguzkitako kremak ez du balio aurten; aldatu!