Kontuz etxean egindako desinfektatzaileekin

Koronabirusaren kontura etxean gel propioa egiteko ideiari bueltaka bazabiltzate, adi; dermatologoek diotenez, arriskutsuak izan daitezke. Besteak beste, etxean egindako gel hauek azal arazo larriak eragin ditzakete, dermatitisa ala eccemak kasu. Gainera, ez dago argi birusen aurka funtzionatzen duten ala ez.
Etxean egindako gelen errezeta erabiliena zauriak garbitzeko alkohola eta aloe vera edo antzekoak nahastea da, baina medikuek diotenez, alkohol horrek ez du azala tratatzeko balio: "Zaurietarako erabiltzen den alkohola oso lehorra da eta azalaren PHan eragin dezake, berez duen babesa suntsituz eta bestelako gaitzei ateak irekiz".
Orduan, zer egin dezakegu farmazitan eta dendetan gel horiek agortu badira? Hasieratik eman den gomendio nagusiari jaramon egin eta eskuak ura eta xaboia erabiliz garbitu. Ura eta xaboia dira hain zuzen koronabirusa ekiditeko metodorik eraginkorrena, eta ez dute azalaren PHa kaltetzen. Eta gainera, gel-ek baino eraginkortasun handiagoa du xaboiak, beraz, nahikoa eta soberan!