'Kontsumitu Kultura' argazki erakusketa Donostian

'Kontsumitu Kultura' argazki erakusketa Donostian Bulebarrean kokatutako 13 panelek osatzen dute erakusketa eta berauetan hiriko kultur ekintzek sortzen dituzten emozioak nabarmentzen dira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kontsumitu-kultura-argazki-erakusketa-donostian/@@download/image/erakusketa argazki.png
2021/08/16

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Bulebarrean kokatutako 13 panelek osatzen dute erakusketa eta berauetan hiriko kultur ekintzek sortzen dituzten emozioak nabarmentzen dira.
'Kontsumitu Kultura' argazki erakusketa Donostian

Donostiako Udalak, Donostia Festak-en bidez, Kontsumitu Kultura argazki-erakusketa paratu du Bulebarrean. Antolatzaileen hitzetan, "erakusketa hau hiriak kulturaren alde egiten duen apustuaren eredu da, eta gozamenetik eta ikaskuntzatik hura kontsumitzen jarraitzeko gonbita egiten die donostiarrei". 

Guztira, 13 panelek hainbat argazki erakusten dituzte, honako sentimenduak azaltzeko helburuarekin: Donostiarrengan danborradak eragiten duen emozioa eta kidetasun-sentimendua, Jazzaldiak bertakoei eta kanpotarrei helarazten dien inspirazioa, literaturaren bidez Literaktumek eskaintzen duen askapena, San Telmoko erakusketek ekarritako munduak edota San Tomaseko feriak gure sustraiei eta historia kolektiboari eusteko gogorarazten digun nortasuna.

Irailaren 12ra arte egongo da ikusgai erakusketa.