Kontrakultura amerikarra Gasteizko Ibu Hots aretoan

Kontrakultura amerikarra Gasteizko Ibu Hots aretoan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kontrakultura-amerikarra-gasteizko-ibu-hots-aretoan/@@download/image/20111051394kontrakultura1.jpg
2012/12/13
berria
Kontrakultura amerikarra Gasteizko Ibu Hots aretoan
60ko eta 70ko hamarkadetan Estatu Batuetan indar handia hartu zuen mugimendu kultural honen inguruko zine zikloa eskainiko dute urrian zehar

Gizartean nagusi den ereduari kontrajartzen zaion kultur mugimenduari deritzo kontrakultura. Estatu Batuetan 60ko hamarkadan beatnik mugimenduarekin hasi (Jack Kerouac eta enparauak), Vietnamgo  Gerraren aurkako protestekin indartu eta Alam Watts bezalako liderrek bideratu zituzten olatuak dira adibide garbi bat. Eredu berriak proposatuaz hainbat aldizkari, liburu, musika sortu ziren 70ko hamarkadaren amaieraraino. Janis Joplin, Jimi Hendrix eta Jim Morrison bezala izarrak kontrakulturaren zeinutzat hartu izan dira.

Gasteizko Ibu Hots kontzertuetarako aretoan gaiari buruzko zine ziklo bat antolatu dute, garai hartako kontrakulturaren hainbat ekarpen denborarekin guztion kulturaren baitako bihurtu baitziren.  Filma interesgarriak dira, kultuzkoak.


Programazioa


Urriak 9, 19:30etan, Sam Green eta Bill Siegelen The weather underground. (2003/AEB/92')
1969an Chicagoko kaleetan izandako kale istiluei buruzko filma.

Urriak 18, 20:00etan, Jem Cohenen Fugazi, Instrument (1999/AEB/115')
New Yorken 70ko hamarkadan undergraund eskenak izan zuen bilakaerari buruzko lana.

Urriak 25, 20:00etan, David Cronenbergen Naked Lunch (1991/Kanada/115)
William S. Burroughs idazle esperimentalaren autobiografian oinarrituriko filma.

Urriak 30, 19:30etan, Terry Zwigoffen Crum (1994/AAEB/120')
Robert Crumb gidoilari eta komikilariaren bizitzari buruzko dokumentala.
Guztiak ere jatorrizko bertsioan eta azpitituluekin eskainiko dira.