Kontinente berri bat aurkitu dute Europaren azpian

Kontinente berri bat aurkitu dute Europaren azpian Europa azpian sekulako aurkikuntza egin berri dute ikerlari batzuk. Groenlandiaren neurriko kontinente ezkutua deskubritu dute, orain dela 140 milioi urte Afrika iparraldetik banandu zen lur zatia hain justu. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kontinente-bat-aurkitu-berri-dute-europaren-azpian/@@download/image/gran-adria.jpg
2019/09/26

Testua: Jaione Dagdrommer @hellehellei

Europa azpian sekulako aurkikuntza egin berri dute ikerlari batzuk. Groenlandiaren neurriko kontinente ezkutua deskubritu dute, orain dela 140 milioi urte Afrika iparraldetik banandu zen lur zatia hain justu.
Kontinente berri bat aurkitu dute Europaren azpian

“Adria Handia” deitu zaio kontinente berri honi eta ikerlariek mediterraneo lurraldearen geologia konplexua aztertzen ari ziren bitartean aurkitu zuten. Ikerketaren buru den Douwe Van Hinsbergen-ek Atlantida izan zitekeenaren ideia baztertu du. Dirudienez mendi kateek erakutsi diezagukete nola eboluzionatu duten kontinenteek. Van Hinsbergen-en arabera, ikerketan behatutako mendi kate gehienak kontinente bakarrean sortu ziren eta ondoren banandu ziren Afrikaren iparraldetik orain dela 200 milioi urte. Turin-en hasi eta Adriatiko itsasoa zeharkatzen duen lur zati batek ordea ez ditu baldintza horiek betetzen.

Kontinente galdu honen hondarrak 30 herrialde baino gehiagotan daude; Adria Handia Espainiatik Iraneraino luzatzen baita, baina zatirik handiena Europa hegoaldean ehortzita dago. Ikertzaileen arabera Adria Handia kontinentearen gehiengoa sakonera gutxiko itsasoz tapatuta zegoen. Sedimentuek arrokak sortu zituzten eta hauek karrakatuak izan ziren Adria Handia Europa hegoalde azpira sartu zenean. Honek eraman zuen arrokak mendi kate bihurtzera egungo bost gunetan: Alpeak, Apeninoak, Balkanak, Grezia eta Turkia.

Ikerketaren arabera lur zati hau kontinente independente bilakatu zen orain dela 240 milioi urte. Horrez gain, Errumania, Turkia edo Armeniaren zati diren neurri txikiagoko beste zenbait bloke kontinental ere aurkitu dira.