Konspirazio doinuak Bilbon

Konspirazio doinuak Bilbon https://www.gaztezulo.eus/albisteak/konspirazio-doinuak-bilbon/@@download/image/11_1363200642.jpg
2008/12/05
erreportajea
Patxi Uranga
Konspirazio doinuak Bilbon
The (International) Noise Conspirancyk iazko abuztuan Bilbon eskainitako saioa galdu genuenok, ezinbesteko hitzordua genuen abenduaren 13an. Bigarren aukera.

22:00. Bilboko Kafe Antzokia jendez lepo. Bost lagunek oholtza hartu dute, eta Armed Love diskoko abesti batekin piztu dute metxa. Konspirazio doinuen artean, gauak eztanda egin du. Mezua argia da: Rock and Rolla, musika estiloa ez ezik, eskaintzen diguten ongizatearen kartzelako ateak botatzeko tresna bat gehiago izan daiteke, izan behar du. Bizi dugun errealitateari erreparatuta… ez dago zalantzarik.