Konfirmatuta, zure txakurrak dena ulertzen du

Gutxien espero duzun egunean zure txakurrak erantzun egingo dizula uste duzu? Oraindik egun hori ez da iritsi, baina kontuan izan esaten diozun guzti-guztia ulertzen duela. Hala dio New York Times-ek egindako ikerketa batek; ez da bakarrik intonazio kontua, hitzak ere ulertzen dituzte.
Beraz, etxeko lau hankako lagunak oso kontziente dira etxean geldituko direla, oporretara goazela edo albaitarira joateko unea iritsi dela esaten diegunean; tonu gozo eta lasaigarria erabiltzeak ez die despistatzen, ondo ulertu dizute. Ikerketaren arabera, hitzen ahoskera ikasten dute, eta haiekin lotutako emozioekin lotzen dituzte; beraz, "bagoaz" edo "bainurako ordua da" edo "Txertoa tokatzen zaizu" esatean, txakurrek badakite zer datorkien.
Hau jakinda, argi izan txakurrei ezin zaiela gezurrik esan!