Konfinamenduan baserritarrei laguntzeko proiektua

Konfinamenduan baserritarrei laguntzeko proiektua Baserriko plaza proiektua ezagutzen? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/konfinamenduan-baserritarrei-laguntzeko-proiektua/@@download/image/baserri.jpg
2020/03/25

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Baserriko plaza proiektua ezagutzen?
Konfinamenduan baserritarrei laguntzeko proiektua

Koronabirusak mundua gelditu du, baina dagoeneko ekoitzitako elikagaiak galdu ez daitezen lanean ari dira hainbat kolektibo, tartean baserritarrak. Beren produktuak jendeari helarazteko formularen bila ibili dira, eta hala sortu dute Baserriko plaza web orria. Bertan, proiektuan bildutako baserritarren produktuak erosi eta etxean jasotzeko aukera eskaintzen dute. 

Plataforma honen bitartez, baserritar ezberdinek salgai jarriko dituzte euren elikagaiak. Hortaz, logistikoki ahalik eta modurik errazenean antolatzea bilatuko dute, herri nahiz eskualdeka, dagoeneko abian dauden zaintza sareen bitartez edota sortuko dituzten beste modu eraginkorrez baliatuz. 

EH kolektiboko hainbat baserritar eta eragile dabiltza elkarlanean ekimenean. Hemendik aurrera, tokiko baserritarren produktuak herritarrengana ailegatuko dira. Era berean, tokiko baserritar txikiengana ere hedatu nahi dute.

Edonork ekimen berri honen inguruan informazio zehatzagoa nahi izanez gero, baserrikoplaza@gmail.com helbidera idatzi edota 688 867 70 20 zenbakira dei egin dezake.