Kondoi eskasia koronabirusaren ondorioz

Egun batetik bestera, munduan 100 milioi kondoi gutxiago banatzen hasi dira; arrazoia? Malaysiako Church & Dwight Companyk kondoi fabrikak itxi behar izan dituela koronabirusaren ondorioz. Gauzak horrela, munduko kondoi ekoizle handienak lan egiteari utzi dio.
Ekoizle honek sortzen dituen kondoi eta lubrikante marka ezagunenetakoa Trojan da, eta batez ere AEBetan salten ditu bere produktuak. Osasunaren Nazioarteko Erakundeak adierazi du kondoiak lehen mailako beharra direla, alde batetik haurdunaldiak ekiditeko, baina batez ere, gaixotasunak ekiditeko. Hain zuzen, herrialde gehienetan IHESA ekiditeko elementu ezinbestekoa da kondoia.
Horri gehitu behar zaio konfinamenduan gauden garaiotan errazagoa dela sexu gehiago praktikatzea. Halere, fabrika hauen etenaldiak 30 egun kondoirik gabe utzi ditzake milaka pertsona.