'Komunikazioa-Inkomunikazioa' dantza ekoizpena estreinatuko dute Bilbon

Kukai dantza konpainiak eta Tanttaka Teatroak dakarte obra berriaren lehen emanaldia Arriaga Antzokian izango da larunbatean –martxoak 1–, arratsaldeko 20:00etan. Igandean ere leku eta ordu berean ariko dira.
Mireia Gabilondoren zuzendaritzapean, Jon Mayaren koreografiekin, eta Israel Galvan eta Kepa Artetxeren lankidetza bereziekin dator Komunikazio-Inkomunikazioa dantza ekoizpena, Mikel Laboa inspirazio iturri duena.
Gizabanakoen, kolektibitateen, mundu eta unibertsoen arteko etengabeko harremanaz ari den ikuskizunean Aitor Beltran eta Miren Gaztañaga aktoreek, eta Eneko Gil, Helena Golab, Ibon Huarte, Alain Maya, Urko Mitxelena, Iñaki Telleria eta Nerea Vesga dantzariek hartuko dute parte; Kukai dantza konpainiak eta Tanttaka teatroak bederatzi profesional batu dituzte orotara.
Martxoaren lehenean estreinatuko dute, larunbatez, Bilboko Arriaga Antzokian, eta igandean emanaldia errepikatuko dute, baita ere, arratsaldeko 20:00etan. Hain justu, Komunikazio-Inkomunikazioa hau da Arriaga Antzokiaren historiako laugarren dantza ekoizpena, 2009ko maiatzean estreinatutako Pobres bestias, 2011ko ekaineko Burnia eta 2012ko urtarrilean Igor Yebrarekin estreinatutako El Cascanueces obren ostean.

Sinopsia
Komunikazio-inkomunikazio dikotomiaren begietatik ikusi ohi zuen sarritan Mikel Laboak, eta inspirazio iturri horrek irekitako lehioetan ipini du begirada ikuskizun honek.
Dantzatuz, kantatuz, oihu eginez edota isiltasunez elkarrizketak sortuz edo bakarrizketetan igeri eginez; jardueren eta pertsonen arteko mugak urratuz, komunikatuz, inkomunikatuz sortutako ekoizpena da.