Komuna, mesedez?

Komunei buruzko parke tematiko bakarra dago mundu osoan, eta Hego Koreako Suwon hirian dago. Eraikin handiak komun-ontzi itxura du eta makurtuta sabelustutzen ari diren brontzezko figurek apaintzen dute sarrera. Barruan, besteak beste, herrialde eta kultura ezberdinetako komun-piezak eta ‘toilette-artea’.