Komun hizlaria

Komun hizlaria https://www.gaztezulo.eus/albisteak/komun-hizlaria/@@download/image/45p4-4.jpg
2012/12/13
berria
Leonard van Munster artista holandarrak hitz egiten duen komun ontzia aurkeztu du berriki:  “Private Room 02” izenaz bataiatu du asmakizuna, eta Amsterdam-eko De Balie izeneko kultur gunean ipini du. Komun ontzi bitxi horrek soinuak eta jarrerak atzeman ditzake zentsore bati esker, eta iradokizunak ematen dizkio erabiltzaileari. Esaterako, erabiltzaileak txiza ontzitik kanpo isuriz gero, “errieta” egiten dio. Bestelako mezuak ere ematen ditu asmakizunak: esaterako, bukatu eta gero eskuak jarbitzeko esaten dio erabiltzaileari.