Komun azkarrak

Japoniako ikertzaileek tresna harrigarriak merkaturatzen dituztela gauza jakina da. Hala ere, japoniarren azken asmakizuna bitxia da oso: Komun azkarra! Traste elektroniko honek gorotzen analisia egiten du, eta sendagileari bidaltzen dizkio emaitzak, internet bidez. Gainera, erosketa zerrenda egiten du, komuneko papera edo komuna garbitzeko produktuak agortzen direnean. Ipurdia garbitzea bakarrik falta zaio!