Komun azkar hauek uzkiak eskaneatzen dituzte gaixotasunak topatzeko

Sabela husterakoan egiten dugunaren argazkiak ateratzeaz gain, uzki-marka ere lortzen du. Dirudienez, hatz-marka berdin bat ez dagoen bezala ez dago uzki-marka berdinik. Gure uzkiak gauza asko esan omen dezake gure osasunari buruz.
Alabaina, pribatutasun arazo bat planteatzen du asmakuntza honek. Izan ere, norbere kakari argazkiak atera eta Internetera igotzen ditu; eta inork ez du nahi norberaren libratzeak edozeinen eskura eduki. Erabat ulergarria da. Ikertzaileak azaldu du ordea “argazki horien segurtasuna erabat bermatua” dagoela eta baita erabiltzaile bakoitzaren informazio pribatua ere enkriptazio sistema zorrotz baten bitartez. Dena den, oso aspertuta egon behar da uzki eta kaken kontu bat hackeatzeko, ezta?
Hala ere, komun berri honek ez dizkio argazkiak edonori bidaliko, baizik eta herrialdeko osasun sistema nazionalarekin konektatuko litzuzke zure argazkiak. Honela, adituek bakarrik izango lukete argazki horietara sarbidea.
Azkenik, kontuan hartu behar da uzkiaren, pixaren eta kaken azterketak ez direla erabilgarriak maila indibidualean soilik, baita maila kolektiboan ere. Horrenbeste laginen ikerketak adituei patroi berdinak atzematen lagunduko liekete, tratamendu hobeak bilatzeko bidean jarriz. Beraz, nahiz eta kaka egiten duzun bitartean grabatzen zaituztela jakitea munduko ideiarik kitzikagarriena ez izan, osasuna hobetzeko ahaleginean badu bere potentziala. Azken finean, lotsa gainditu daiteke.