Koloreen araberako langile sailkapena?

Koloreen araberako langile sailkapena? Gorria, berdea, urdina edo horia; zein ote da zurea? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/koloreen-araberako-langile-sailkapena/@@download/image/insights-discovery-personalities.jpg
2018/04/30
berria
Gorria, berdea, urdina edo horia; zein ote da zurea?
Koloreen araberako langile sailkapena?

Zuen hurrengo lan elkarrizketan Discovery Insights testa egiten badizuete, jakin koloreen araberako langile sailkapena egiten dutela enpresan. Test honek lau koloreen arabera sailkatzen ditu langileak; gorria, berdea, urdina eta horia. Hala, bakoitzaren nortasun eta gaitasunen arabera, kolore batean edo bestean sailkatuko dute.

 

 

Noski, guztiok ditugu kolore bat baino gehiagotan sailkatutako ezaugarriak, baina testa egiten baduzue, lauetako bat gailenduko da beti. Eta zertarako balio du sailkapen honek? Lehenik eta behin, lankideen izaerak hobeto ezagutzeko; test honi esker, hobeto ulertu dezakegu ondokoaren lan egiteko modua, bere ohiturak eta jokaerak. Bestalde, lan talde orekatua osatzeko pistak ematen ditu; test honen arabera, kolore guztietako langile taldea da orekatu eta arrakastatsuena. Eta zuk, ze koloretan sailkatuko zenuke zure burua?