KOLONIEN AURRETIK BERTAKO AMERIKARREK BOST GENERO BEREIZTEN ZITUZTEN

KOLONIEN AURRETIK BERTAKO AMERIKARREK BOST GENERO BEREIZTEN ZITUZTEN Navajo, Cheyenne eta Cherokee bezalako tribu ezberdinek konkista garaiko inposizio kristauak gaitzesten zituzten eta kolonoak “bi arimako jendea” bezala definitzen zituzten. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kolonien-aurretik-bertako-amerikarrek-bost-genero-bereizten-zituzten/@@download/image/74858f99-7cbc-4b40-9066-be00444f4ea0.jpg
2019/04/23

Testua: Jaione Dagdrommer

Navajo, Cheyenne eta Cherokee bezalako tribu ezberdinek konkista garaiko inposizio kristauak gaitzesten zituzten eta kolonoak “bi arimako jendea” bezala definitzen zituzten.
KOLONIEN AURRETIK BERTAKO AMERIKARREK BOST GENERO BEREIZTEN ZITUZTEN

Europarrek Ipar Amerika indarrez konkistatu zuten arte bertakoek ez zuten bi generoen ideia zurruna adoptatu. Bertako Amerikarrentzat ez zegoen gizon-emakume arau zorrotzik eta orotara bost genero ezberdintzen zituzten.

Dirudienez ezaugarri “maskulino” eta “femeninoak” zituzten pertsonek dohain bereziak zituztela uste zuten eta horregatik bi aldeak ezagutu eta ulertzeko gai zirela. Tribu guztietan onartzen ziren rol hauek: emakumea, gizona, bi arimako emakumea, bi arimako gizona eta transgeneroa.

Navajo tribuak “bi arima” dutenei “Nádleehí” deitzen zieten, “transformatu zen hori” bezala itzuli daitekeena, Lakota tribukoek aldiz “Winkté” terminoa erabiltzen dute emakume jokaerak zituzten gizonezkoak definitzeko, Ojibwe tribukoek “Niizh Manidoowag” terminoa zuten, literalki “bi arima” esan nahi duena eta Cheyenne tribukoek “Hemaneh” zuten erdi gizona erdi emakumea den pertsona definitzeko.

“Bi arimako gizon” ospetsuena Osh-Tisch gerlari Lakota izan zen. Bere izenak “aurkitu eta hiltzen dituena” esan nahi du eta nahiz eta gizonezko bezala jaio, emakume bezala ezkondu zen. Emakumezkoen arroparekin janzten zen eta bere egunerokotasunean ere emakume bezala bizi zen.

“Bi arimako” kultura hori izan zen Europarrek Ipar Amerikan suntsitzen saiatu ziren lehen ohituretako bat. Haatik, fenomeno hau ez zen bakarrik Ipar Amerikan eman, espainiar katolikoek ere kodex aztekak suntsitu zituzten, euren sinesmen eta kontaketak desagertzeko helburuarekin, aztekek ere “bi arimen” kontzeptua baitzuten. Horrela, kristauek bertako amerikarrei euren eskemetan ez zeuden rolak inposatu zizkieten eta bi genero zurrun hauek eskatzen duten bezala jokatzera behartu zituzten. Zoritxarrez, aberastasun hau aspaldi galdu bazen ere, honek argi erakusten du genero rolak naturaren aurka doazela eta gu guztion askatasuna mugatu besterik ez dutela egiten. Horregatik, izan gaitezen nahi dugun hori; guztiok aske sentitzean lortuko baitugu benetako askatasuna. Aberastu gaitezen probretu gabe.