Kolesterolaren neurgailua

Kolesterolaren neurgailua https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kolesterolaren-neurgailua/@@download/image/23p30-4.jpg
2012/12/13
berria
Kolesterolaren neurgailua
Osasuna neurtzeko eta babesteko gero eta tresna gehiago ditugu merkatuan. Ezagunenak, orain arte, tentsioa neurtzeko aparagailuak izan dira. Aurrerantzean kolesterola neurtzeko eta arriskua antzemateko tresna izango dugu. Traste honek, hiru minututan, gorputzaren kolesterol tasa eta arterien egoera neurtzen ditu. Horretarako, eskuetan kuxina berezi bat jarri behar da eta gainean produktu baten tanta batzuk. Kuxinaren kolorearen arabera, kolesterolaren mailaren berri izango dugu.