Koldo Zuazua zinemagilea saritu dute

Koldo Zuazuak jasoko du aurtengo IV. SADE saria, zineman egindako ibilbide profesionalarengatik. Donostiako SADE enpresak bere ibilbideko Ocho apellidos vascos eta Zipi eta Zape bezalako arrakasta handiak, eta La pelota vasca eta La herida proiektu ausartak baloratu ditu. Sari-banaketa irailaren 14an izango da Astoria 7 hotelean egingo den ekitaldian.
Aipatutako filmez gain, SADEk aintzat hartu ditu Zuazuaren Cuerpos de élite eta Embarazados pelikuletan ere. Hor daude ere, Caótica Ana, Yo también, Violet, eta aurten Zinemaldiko Sail Nagusian aurkeztu eta emanaldi berezia izango duen Morir filmak.
Bere pelikula berrienen artean daude postprodukzio fasean dagoen Fernando Colomoren La Tribu, eta Urrezko Maskorra jasotzeko lehiatuko den Aitor Arregi eta Jon Garañoren Handia.