Kolaboratzaileak bilatzeko II. lehiaketa abian jarri du Nontzeberrik

Iaz izandako arrakasta ikusita, Nontzeberri kultur webguneak kolaboratzaile profesionalak lortzeko bigarren lehiaketa jarri du martxan. Kazetaritza lanak bidaltzeko epea martxoaren 1etik 30era bitarte dago zabalik.
Ekimen erabat irekia da, eta kulturarekiko eta komunikazioarekiko zaletasuna duen orok parte hartu ahal izango du bertan: kazetariak, lizentziatuak, unibertsitateko ikasleak, blogger-ak, musika kritikoak, idazleak, artistak, poetak, eta abar luze eta amaigabe bat.
Epaimahaiak apirilaren 26an emango ditu irabazleen izenak. Hain zuzen, Nontzeberriko lantaldeak osatuko du epaimahaia. Lanak askotarikoak izan daitezke, beti ere, webgunean jorratzen diren kultur gaiekin eta bestelako adierazpideekin loturik.
Hizkuntza: Euskara (argitaratu gabeak eta originala izan behar dute)
Luzera: 4.000 karaktere gehienez
Edukiak: Testuaz gain, argazkiak, bideoak, eta gainerako baliabideak onartuko dira.
Lan mota: Erreportajeak, elkarrizketak, hausnarketak, analisiak, interpretazioak, etab.
Bidali beharreko datuak: Izen-abizenak, herria eta telefonoa
Nora: nontzeberri@nontzeberri.com
Epea: Martxoaren 30a
Egitekoa: 2012ko ekainetik abendura bitarte, 12 artikulu egin beharko ditu profesionalak (hilean bi, baina abuztuan ez oporraldia dela eta).
Soldata: 750 euroko soldata gordina (hilero egingo da ordainketa)
Irabazleen lanak eta lehiaketan parte hartu duten beste lan interesgarriak argitaratu egingo dira, baina hauek ez dute ordainsaririk izango.
Sariak hutsik gera daitezke epaimahaiak hala erabakiz gero.

Bidali beharreko lanaren ezaugarriak

Lanpostuaren baldintzak
Egitekoa: 2012ko ekainetik abendura bitarte, 12 artikulu egin beharko ditu profesionalak (hilean bi, baina abuztuan ez oporraldia dela eta).
Soldata: 750 euroko soldata gordina (hilero egingo da ordainketa)
Kontutan hartu beharrekoak