Koi no Yonkan

Koi no Yonkan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/koi-no-yonkan/@@download/image/Deftones_Koi_No_Yonkan.jpg
2012/12/07
kritika
Testua: Haize Galarraga
Deftones
135.zenbakia
Koi no Yonkan
Ezustekorik ez, baina beti dakartza opari atseginak Deftonesek. ChiCheng baxularia auto istripu batean larriki zauritu eta ezindua geratu zenetik atera duten bigarren lana da hau. Etapa berri bat hasi omen zuten orduan eta, ondorioz, 2010eko Diamond eyes-en garapen bat bezala har daiteke honako hau. Taldekide berrien presentzia trinkotuta, Chino Morenoren ahotsak eta melodia bereziak gidatuta, erritmo eta riff bikainekin borobildu dute diskoa. Tartean badira Entonbed bezalako oasi lasaiak, hausnarketarako gonbite goxoa. Garai bateko arrakasta eta gero gutxiestutako nu metalaren etiketari duintasuna ematen jarraitzen dute.