Kobetamendi, gori-gori

Abian da Bilbao BBK Live Jaialdia. Beroa iragarri dute egunotarako. Kobetamendikoa da asteburuko hitzordu nagusia. Atzo hasi zen eta bihar bukatuko da.
Gaur, Pearl Jamizango da musika jaialdian parte hartuko duen talde nagusia. Pearl Jamekin batera, Paul Weller eta Capsula ariko dira, besteak beste. Bihar, Faith No More eta Jeff Tweedyren txanda izango da; Euskal Herriko Eraso! eta Zain ere Kobetamendin ariko dira.
Larunbatean, bestalde, zale asko erakarriko ditu Azpeitira Macacok. Kantari kataluniarra Puerto Presente biran ari da bete-betean; datorren astean Santurtzin izango da eta abuztu hasieran Gasteizko jaietan joko du. Udara ostean Euskal Herrira itzuliko da, Bermeon eta Donostian kontzertu bana eman behar baitu.
Igandean, Betagarrik Santurtzin joko du. Bizitzari txistuka disko berria aurkeztuko du Gasteizko taldeak; 14 kantatan hainbat estilo jorratu dituzte, skatik rockeraino. Governorsek Iruñean aurkeztuko du Frenetikodrome bere azken lana, igandean ere.
Horrekin guztiarekin batera, Hondarribia Blues jaialdia ere bete- betean da eta Lekeition Kale Antzerki Jaialdia eginen dute asteburuan.