Koban taldeak diskoa aurkeztuko du!

Koban taldeak diskoa aurkeztuko du! Musika talde donostiarrak lortu du crowfunding kanpainaren helburuak betetzea, eta hilaren 13an aurkeztuko dute lan berria, Dabadaban. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/koban-taldeak-diskoa-aurkeztuko-du/@@download/image/29790794_1890772710968230_8401771782900027358_n.jpg
2018/04/06
albiste-laburra
Musika talde donostiarrak lortu du crowfunding kanpainaren helburuak betetzea, eta hilaren 13an aurkeztuko dute lan berria, Dabadaban.
Koban taldeak diskoa aurkeztuko du!

Lortu dute! Koban talde donostiarrak bere lehen diskoa aurkeztuko du hilaren 13an, Dabadaban, 20:30ean. Haiekin batera egongo dira Broken Brass Band taldekoak. Crowfunding kanpainan lagun duten guztiei esker mezu bat bidali die taldeak. Zorionak!

"Bihotzez mila mila esker crowfunding kanpainan gugan sinetsi eta zuen ekarpena egin duzuen guztioi. Ezarritako kopuru optimoa ere gainditu duzue eta ezin sinetsi gabiltza! 

Sariak jasotzeko aurkezpen kontzertuan bertan egin dezakezue eta bestela jarriko gara zuekin lehenbailehen kontaktuan labetik ateratzear dagoen diskoa jasotzeko!

Gogoratu hurrengo ostiralean, apirilak 13, aurkeztuko dugula diskoa 20:30etik aurrera Donostiako Dabadaba aretoan. Oraindik sarrerarik ez badaukazu... EGIN KLIK!"