Koadrila laranja pedalei eragiteko prest

Koadrila laranja pedalei eragiteko prest https://www.gaztezulo.eus/albisteak/koadrila-laranja-pedalei-eragiteko-prest/@@download/image/2011248886Taldea.jpg
2012/12/13
berria
Txirrindularitza taldeak aurkezpen ekitaldia egin du. Samuel Sanchez eta Igor Anton izanen dira taldeburuak lasterketa garrantzitsuenetan.



23 txirrindulari ariko dira aurten maillot laranjarekin: Nafarroako bederatzi, Bizkaiko sei, Araba eta Gipuzkoako hiruna eta Iparraldeko bi. Mikel Landa da gazteena -21 urte- eta Iñaki Isasi beteranoena -33 urte-.

Igor Gonzalez Galdeano managerrak nabarmendu du taldea, oro har, gaztea dela eta beteranoak ere sasoi betean daudela. Galdeanok goi-goian jarri du langa. Italiako Girotik etapa bat besapean etxeratu nahi dute, Samuel Sanchez Frantziako Tourrean podiumean ikusteko itxaropenari eusten diote eta Igor Anton Espainiako Vueltan gailentzen ahaleginduko da. Galdakaoko igotzaileak joan den urteko ezbeharra guztiz ahaztua duela esan du –Vuelta utzi behar izan zuen eroriko baten erruz lehen postuan zela-.

Miguel Madariaga Euskadi Fundazioko presidenteak gogora ekarri du elkarlan emankorra izaten ari direla Ipar Euskal Herriarekin. Aurten Donapaleuko Pierre Cazaux eta Romain Sicard hazparnearra ariko dira Euskaltelen eta harrobian beste hiru ziklista gazte dabiltza, Madariagak esan duenez.