Km Zero Musik Fest: Nafarroako hamar musika talde zuzenean ikusteko aukera

Km Zero Musik Fest: Nafarroako hamar musika talde zuzenean ikusteko aukera Iruñeko Baluartek bultzatuta sortu da ekimena. "Streaming" bidez zuzeneko kontzertuak eskainiko dira gaurtik aurrera. Izen horien artean Zetak, Nahiak Nahi eta El Columpio Asesino daude besteak beste. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/km-zero-musik-fest-nafarroako-hamar-musika-talde-zuzenean-ikusteko-aukera/@@download/image/20191128105919_zetak-argazkia-jaime-asua_foto610x342.jpg
2020/05/21

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Iruñeko Baluartek bultzatuta sortu da ekimena. "Streaming" bidez zuzeneko kontzertuak eskainiko dira gaurtik aurrera. Izen horien artean Zetak, Nahiak Nahi eta El Columpio Asesino daude besteak beste.
Km Zero Musik Fest: Nafarroako hamar musika talde zuzenean ikusteko aukera

Gaur, maiatzak 21, Iruñeko Baluartek Km Zero Musik Fest jaialdia martxan jarriko du Nafarroako hainbat talderen partaidetzarekin. Zero izeneko aretoa ere martxan jarriko da jaialdiarekin batera. Bertan kontzertuak zein biltzarrak streaming bidez zuzenean eskainiko dira. Ekitaldi hauek leihatila birtual berria estreinatuko dute ikusleak seguru eta edozein gailu mugikorretik ikuskizunak jarraitzeko aukera izan dezan. 

Horrela, Baluartek koronabirusak sortutako egoera berri honetara egokitu nahi izan du, publikoari kultura eskainiz. Hauek dira parte hartuko duten taldeak: Cobardes (maiatzak 21), Iker & Alfredo Piedrafita (maitzak 22), Zetak (maiatzak 24), Lemon y Tal (ekainak 4), Kai Etxaniz (ekainak 5), Razkin (ekainak 11), Gussy + Los Tripulantes (ekainak 12), Nahiak Nahi (ekainak 18), Flitter (ekainak 19) eta El Columpio Asesino (ekainak 20).

Kontzertu guztiak 21:00etan izango dira eta edozein gailu mugikorretatik ikusi ahal izango dira. Saio bakoitzaren prezioa 1,99 eurokoa izango da. Kontzertu guztietarako abonua nahi izanez gero, 9,99 euroren truke erosi ahal izango da Baluarteren webgunean. Antolatzaileek aipatu dute ekimena etorkizunean mantentzearen erabakia jendearen harreraren araberako izango dela, baina musikariak gogotsu azaldu dira proposamenarekin.