Klownaren lilura Arrigorriagan

Klownaren lilura Arrigorriagan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/klownaren-lilura-arrigorriagan/@@download/image/2010531245Klownjpg.jpg
2012/12/13
berria
Klownaren lilura Arrigorriagan
Hamabosgarrenez egingo dute Arrigorriagan klown eta Pailazo Jaialdia. Hilaren 6an hasi eta 9an bukatuko da. Besteak beste, Euskal Herriko, Belgikako, Italiako eta Frantziako taldeek erakutsiko dituzte beren ikuskizunak. Denera, hamasei emanaldi izango dira eta haietako zortzi estreinako aldiz antzeztuko dituzte. 

Lonbo aretoan, Juan XXIII.aren plaza, kiroldegian eta Pergolan izango dira. Kabareta, klowna, antzerkia, malabareak… Hori guztia ikusi ahal izango da. Kale ikuskizunak bultzatzeko antolatzen dute jaialdia.