Klima larrialdia dute hizpide 'Zulora' saioaren bigarren denboraldiko lehen atalean

Klima larrialdia dute hizpide 'Zulora' saioaren bigarren denboraldiko lehen atalean Leo Bueriberi eta Antton Telleriak ere parte hartuko dute denboraldi berrian. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/klima-larrialdia-dute-hizpide-zulora-saioaren-bigarren-denboraldiko-lehen-atalean/@@download/image/Fdk7DGqWYAAPuKM.jfif
2022/09/28

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Leo Bueriberi eta Antton Telleriak ere parte hartuko dute denboraldi berrian.
Klima larrialdia dute hizpide 'Zulora' saioaren bigarren denboraldiko lehen atalean

Zulora saioaren bigarren denboraldia abiatu da jada, gaur bertan jarri baitute ikusgai klima larrialdiaren inguruko atala. Gorka Laurnaga, Anne Rodriguez eta Mikel Izurieta dira atal honetako gonbidatuak. 

Ane Zuazubiskar da saioaren aurkezlea denboraldi honetan ere, eta hainbat gazte gonbidatuko ditu platora, gaurkotasuneko gaien inguruan solasteko. Sei atal egingo dituzte guztira eta landuko dituzten gaien artean euskalgintzaren krisia eta metabertsoa izango dira.

Bi lagun ere batu dira Zulora, Leo Bueriberi eta Antton Telleria. EITB-k azaldu duenez, Bueriberik "saioko gaia estutuko du, bere begirada zorrotzez". Gazteako esatariak, berriz, fikziozko pertsonaia bat sortu du "denok barruan daramagun ahots atzerakoia ordezkatzeko".

Sare sozialetan ere partekatuko dituzte edukiak, orain arte bezala Instagram eta Twitterren, eta hemendik aurrera baita TikTok-en ere. 

Eztabaida saioa hamabostean behin izango da ikusgai, asteazkenetan, Gaztearen YouTube kanalean. Ondoren, nahieran ere ikusi ahal izango dira atalak webgunean