Klaxonik gabeko eguna Casablancan

Casablancako errepideetan ibilgailuak ezin kabiturik dabiltza. Autoak, taxiak... herritarrak nazkatuta daude klaxonen zaratarekin. Hori dela eta, Klaxonik Gabeko Eguna antolatzeko asmotan dabiltza. Gidariak zarata zeinen desatsegina den ohar daitezen jarri dute abian kanpaina; alegia, zanpatu aurretik bitan pentsa dezaten. Izan ere, ekimenaren sustatzaileak kexu dira gidari batzuek semaforoa berde jarri aurretik ere jotzen dutelako. Casablanca da Afrikako Iparraldean biztanle gehien dituzten hirietan bigarrena, El Cairoren ondotik: hiru milioitik gora ditu.