KLASIKOAK ASTINDUZ: Klasikoetan klasikoenak deskubrituz

KLASIKOAK ASTINDUZ: Klasikoetan klasikoenak deskubrituz Ongi etorri 'Klasikoak Astinduz' gomendioen txokora! Musika klasikoaren munduan murgiltzera ausartuko zara? Nork daki, beharbada mundu berri bat deskubrituko duzu... Prest? Itzali mugikorrak eta utzi karameluak poltsikoan, kontzertua hastera doa eta! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/klasikoak-astinduz-klasikoetan-klasikoenak-deskubrituz/@@download/image/fc037aef-4aba-4a97-a4da-1df14dee4f14.jpeg
2020/04/03

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Ongi etorri 'Klasikoak Astinduz' gomendioen txokora! Musika klasikoaren munduan murgiltzera ausartuko zara? Nork daki, beharbada mundu berri bat deskubrituko duzu... Prest? Itzali mugikorrak eta utzi karameluak poltsikoan, kontzertua hastera doa eta!

Ongi etorriak 'Klasikoak Astinduz' txokoaren hirugarren sarrera honetara. Aurreko bietan musika klasikoa definitzen saiatu ginen, eta emakumeen presentzia ia anekdotikoa salatu genuen; oraingoan baina, etxean harrapaturik gauden garaiotan, musika klasikoaren ateak zabaltzen hasteko garai aproposena dela esango nuke; prest zaudete?

Goazen ba musika klasiko apur bat entzutera, ea zer gertatzen den... baina, nondik hasi? Zer ote da zuri gustatzen zaizuna? Bonboi kaxatik zein aukeratuko zenuke, txokolate beltzekoa, zuria, kafeduna ala kokoa duena? Gustu guztiak asetzeko haina musika gomendatu genezake... baina hasteko onena, denetatik apur bat dastatzea izango da. Baina eskaintza horren zabala denez, gaurkoan oinarrizkoenetatik pintxo-pote bat egitea gomendatzen dizut... on egin!

GAURKO MENU KLASIKOA

 

TRINITATE SANTUA

Menu klasiko honekin hasteko modurik egokiena musikaren hiru oinarriak ezagutzea da. Hiru maisu hauen musikak zure sabel musikala piztuko du ziur: Bach, Mozart eta Beethoven musikariez ari gara, noski. Trinitate Santu hau musika klasikoa dastatzen hasteko hirukote perfektua da; jarraian konpositore bakoitzaren obren aukeraketa pertsonala topatuko duzue:

BACH

Toccata and Fugue in D minor

Unaccompanied Cello Suite No. 1 in G Mayor MWV 1007: I. Prelude

Goldberg-Variationen, BWV 988: I. Aria

MOZART

Fantasia in D Minor, K.397

Requiem in D minor, K626: 3. Sequentia Lacrimosa

Vesperae solennes de confessore, K, 339. V. Laudate Dominum

Mass in C, K.317 "Coronation". 3. Credo

BEETHOVEN

Piano Sonata No. 8 In C Minor, Op. 13 "Pathetique"

Piano Concerto No. 5 in E-flat Major, Op. 73: II. Adagio un poco mosso

Piano Concerto No. 3 In C Minor, Op. 37: 2. Largo

MELANKOLIA ELIKATUZ

Egunotan etxean gordeta gaudela, hartu tartetxo bat gelan itxi, musika belarrietara gerturatu eta negar apur bat egiteko; kantu hauek entzun ondoren, ooooso lasai geldituko zara:

Chopin: Nocturne No.20 in C-Sharp Minor

Clara Schumann: 3 Romances, Op.11 No .1 in E-flat Minor

Beethoven: Piano Sonata No. 14 In C Sharp Minor, Op. 27 No. 2 "Moonlight"

Gabriel Faure: Requiem in D Minor, Op.48: 6. Libera me

Fanny Mendelssohn: Schwanenlied

Chopin: Nocturne No. 19in E Minor, Op.72, No.1

Debussy: Suite bergamasque

Chopin: Nocturne No. 1 In B flat Minor Op.9 No.1

OPERA HAUXE ZEN

Ea, orain bai, sabela prest dugu zer edo zer ausartagoa irensteko, ezta? Goazen ba menuko plater nagusiekin. Operetako hainbat zati ezagunen dastaketa proposatzen dizuet; lasai, lau orduko musika astunik oraindik ez dizuet irentsi araziko, oraingoz soilik jateko arinenak diren zatitxo batzuk besterik ez dituzue topatuko!

Mozart: Die Zauberflöte / Act 2: "Der Hölle Rach..."

Donizzetti: La fille du régiment / Act 1: "Ah! Mes amis..."

Mozart: Le nozze di Figaro K. 492: sinfonia

Bizet: Carmen, Act 1: "L'amour est un oisseau rebelle"

Puccini: Turandot /Act 3: "Nessun Dorma!

Donizzeti: L'elisir d'amore / "Una furtiva lagrima"

ETA HAU EZ OTE DUT PELIKULAREN BATEAN ENTZUN?

Zuen film gogokoenetako soinu bandetan erreparatu duzue inoiz? Bada jakin ziur aski musika klasikoko piezaren batetik atera zutela... eta bestela, entzun jarraian topatuko duzuen zerrendari. Baten bat ezaguna zaizue?

Felix Mendelsshohn: Overture to "A Midsummer Night's Dream" Op 21.

Gustav Holst: The Planets, Op. 32: 1. Mars

Beethoven: Symphony No. 9 in D Minor, Op, 125 "Chorus"

Pietro Mascagni: Cavalleria rusticana: Intermezzo

Brahms: Symphony No. 3 in F Major, Op. 90: III. Poco allegreto

Beethoven: Symphony No. 7 in A Major, Op. 92: II Allegretto

Dmitri Shostakovich: Waltz No. 2 From Jazz Suite No.

Samuel Barber: Adagio for Strings

Wagner: The Ride Of The Valkyries

GAURKOTASUN APUR BAT POSTRERAKO

Amaitzeko, denboran aurrera egingo dugu apur bat; musika klasiko kutsua duen musika garaikide apur bat ekarri dizuet, klasikoen ibilbide gastronomiko honi amaiera borobila emateko. 

Leonard Bernstein: West Side Story: Somewhere 

Michael Nyman: The Piano: The Heart Asks Pleasure First

Enrio Morricone: Cinema Paradiso

Ludovico Einaudi: Una Mattina, Campfire Var. 1 - Day 7

Alexis Ffrench: Dreamland